URRUZUNO: EUSKARAZ IDAZTEKO ZALETASUNA

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak segida emango dio URRUZUNOtarrak gehituz ekimenari. 
Euskaraz idazteko zaletasuna gure gazteen artean sustatzeko. Oinarri-arauak eta izena emateko orria ikastetxe guztietara heldu dira.

Kontuan hartu Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleek soilik parte hartu ahal izango dutela, eta bi kategoria hauek bereiziko direla:

– A gazteak, Batxilergoko 1. eta 2. mailak edo Erdi mailako Heziketa zikloak

– B gazteak, DBHko 3. Eta 4. mailak .

Parte hartzeko epea urtarrilaren 14an zabalduko da, eta otsailaren 27an bukatuko da.

idatzi_content

Advertisements
Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

DBHKO IKASLEEN JARRERA LINGUISTIKOAK

URTZI RUIZ DE AZUA ikasleak tesia egin du “DBHko ikasleen euskararekiko jarrera linguistikoak, motibazioa eta errendimendu akademikoa” gaiaren gainean.

Gasteizeko institutuetan irakaslea izan da eta lan honetan DBHko gaztetxoeei euskara erabiltzea zergatik ez zaien erakargarri egiten aztertu du.

Tesia lortu hemen: http://www.euskara.euskadi.net/appcont/tesisDoctoral/PDFak/Urtzi_Ruiz%20de%20Azua_TESIA.pdf

Euskara atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Euskara irakasle baten hamar manamenduak

Ikasturte berria hasi denean, sustatun argitaratu zen Imanol Epelde irakaslearen dekalogoa gogora ekarri nahi dizuet.

irakasleak
– Irribarrez sartuko zara klasera, eta-batez-ere-batez-ere, atera.

– Ez duzu klase aspergarri bat (inoiz) emango. Klase aspegarri bat = klase txar bat.

– Zoriontsu izaten euskarak lagundu zaituela adieraziko duzu. Ez arbelean. Aurpegian baizik.

– Ez duzu gramatikarik emango. Eta ematen duzuna, erabiliko dutelako izango da. Gustatzen zatzaizkit ez dute erabiliko. Eta maite zaitut esateko ez dago inkondizionala zer den jakin beharrik. Eta jakizu, ergatiborik gabeko euskara ere euskara dela.

– Klaseak euskalgintzarako baliatuko dituzu. Euskalgintzako eragile izateko prestatu ikasleak. V. mapa soziolinguistikoaren emaitzak eraman dituzu klasera eta egin duzue hausnarketa, ezta? Komentatu duzue klasean Egunkaria auziak zabalik jarraitzen duela?

– XXI. mendeko euskaldun izateko baliabideak emango dizkiezu.

– Euskararekin jolastea izango da helburua: sortzea, sortzea eta sortzea. Euskaraz. Ondo paseaz. Gogoratu: klase aspergarri bat = klase txar bat.

– Ikasleek zuk baino gehiago hitz egingo dute. (Badakit hau horrela izaten dela normalean, baina… jarri beharra neukan.)

– Kantu, poesia, ipuin, hitzezko artifizio ederrez hornituko duzu klase sarrera bakoitza. Hunkitu ditzazun euskararekin.

– Erreferentziak emango dizkiezu: Gaztezulo, Gaztea, Berria, Argia… Dagoena sikiera, ezagutu dezatela.

– Eta gogoratu. Nola sartzen bezain garrantzitsua da nola irtengo zaren klasetik. Irribartsu. Beti.

– Ah, eta ahaztu gabe. Ez duzu %15a baino gehiago inoiz suspendituko!

Ikastetxeak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Moti+batu topaketa, irailaren 10 eta 12an

Moti+batu topaketa, euskararen erabilearen areagotzeko motibazioa aztergai izango dugu Irailaren 10 eta 12an, Donostian (San Telmo Museoan).

Motibazioarekin lotutako hainbat gai landuko dira, jarrera eta portaerekin zerikusia dutenak. Berrikuntza irekiaren oinarriei kasu eginez, gai zehatzen inguruan elkarrizketak sortzeko dinamikak antolatuko dira, proposaturiko gai horietan esperientzia duten erakundeetakoekin batera elkarlanean. Sinergiak eta esperientziak batuko dira, ideia berriak sortzeko.

Zenbait hitzaldi eta tailerren izenburuak:

Hitzaldiak eta mahai-inguruak:

* Portaeratik jarrerara: jokabide urratzaile, egokitzaile eta eragozleak. Pello Jauregi, EHUko irakaslea
* Mahai ingurua: Euskara ikasten ari direnak erabiltzen hasi daitezen laguntzeko, zer egin dezakegu?

Tailerrak:

* Inguru hurbilean eragiteko bideak
* Disonantzia egoerak: esatetik egitera dagoen tartea
* Zuzeneko ekintzak: pentsamenduan eragin, portaera aldatzeko
* Sozializatzeko trebeziak: hizkuntza portaera asertiboaren ekarpena
* Hitz egiten hasteko laguntza: legitimitatea sentiaraztea
* Elkarrizketa elebidunak: nik euskaraz eta zuk erdaraz?
* Ikaskuntza prozesuan sentsibilizazioa eta hizkuntza portaera lantzearen garrantzia
* Berariazko trebakuntzaren arrakastarako gakoak

Informazioa eta matrikula: http://www.lantalan.com/motibatu-topaketa

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

AHOSKERA, EIMA ESTILO LIBURUXKA

EIMAren bederatzigarren estilo-liburuxka kalean da. Liburuxka honek eskola-mundurako ahoskera molde hobetsiak proposatzen ditu berriak

Materiala topatzeko: hezkuntza.net

Baliabideak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zamudio eskolako esperientzia

“Zamudio eskolako sukaldarien mundura goaz” bidaiaren laburpena ondoko helbidean ikusgarri duzue.

http://photopeach.com/album/pb3abh

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Armiarma sarea

Zamudio eskolako esperientzia. Ikusi hemen: http://photopeach.com/album/pb3abh

edo hemen

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi