Artxiboak hilabeteka: otsaila 2008

Eskolako jantokian euskaraz, zergatik ez?

Zaila da benetan ikastetxe askotan ikasleak jantokian dauden bitartean euskara entzutea. Bai, eta honen arrazoiaz hitz egingo bagenu seguro nago motibo bat baino gehiago aurkituko genukeela horren azalpena emateko.     Derioko eskolan ikasleek jantokian euskara gehiago erabiltzeko asmoz lanean … Irakurtzen jarraitu

Esperientziak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Haur eta gazte literatura 2006 irakur gida

Dakizuen bezala, gida hau Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu mintegiak egiten du inguruko Udal Haur liburutegietako langile eta hizitzaileekin batera. Azken argitalpen honetan, 2006 urtean argitaratutako euskarazko liburu gomendagarrienak aurkituko dituzue. Ikusteko, sakatu hemen

Materialak atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Derio eskolako NOROTEKA

Nor ote da? Nor ote da? horrela ibili dira azken aste hauetan Derioko eskolako ikasleak eta irakasleak. Bai, jarritako arrastoak irakurriz, poliki-poliki, joan dira Zumetaren bizitza, lana eta lagunak ezagutzen. Noroteka horri esker, guztiok zer edo zer ikasi dugu. Ikusi … Irakurtzen jarraitu

Esperientziak atalean publikatua | hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi

Altzagako Meninen erakusketa

Aste honetan Erandioko Altzaga ikastolako Haur Hezkuntzako ikasle eta irakasleek “Velazquezen Meninak” erakusketa martxan jarri dute. Ezin da irudi bakar batean adierazi ume hauek zenbat ikasi, ikusi, hitz egin, gozatu, ilusionatu, irudikatu, … duten lan hauek egin dituztenean, baina gutxienez … Irakurtzen jarraitu

Esperientziak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Zamudio eskolakoei zorionak

Azkenean sortu dute euren bloga eta eskolan egiten dituzten bidai zoragarriak ezagutzeko, eta haiekin apur bat ikasteko, aukera izango dugu. Ikusteko: hemen  

Berriak, Ikastetxeak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Inauteriak heldu dira Jado Compasionera!

Irudi hauetan Eradioko Jado Compasion ikastetxean Euskal inauterien gainean egin duten lana ikus dezakezue. Hainbat eskoletan egiten den bezala, gela barruan egin duten guztia pasabideetan jarri dute eta horrela eskola hiztun bihurtu dute. Bai, egia esateko, hormak irakurtzen ibil daiteke … Irakurtzen jarraitu

Esperientziak atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi