Artxiboak hilabeteka: urria 2007

INTERNETEN bilatzaile berria euskaraz

Zenbat bider gertatu zaigu Internet bilatzaile batean informazioaren bila jarri eta euskarazko emaitzarik ez aurkitzea? Ba hori konpontzeko asmoarekin sortu du Elekak elebila internet bilatzailea, Elhuyar Fundazioaren I+G sailak garatutako teknologia oinarritzat hartuta. Ikusteko: http://www.elebila.eu/ Advertisements

Berriak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak

Urriaren 3ko EHAAn (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) argitaratu da 2007ko EIMA IV (euskarazko ikasmaterialak prestatzeko laguntzak) programaren deialdia. Deialdi hori Interneteko http://www.ej-gv.es helbidean duzue eskuragarri. Eskabideak aurkezteko epea azaroaren 3an bukatuko da.

Deialdiak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Gorbaialdea ezagutzeko aukera

Mari Jainkosaren amaren eskutik Euskal Herriko eskualde eder hau ezagutzeko CD materiala eskuragarri dugu. Ikasturte honetan Eskola hiztun bila jardunaldiak urriaren 1ean eta 2an izan dira, gehienetan bezala, Gasteizko Europar jauregian. Bertan, ulibarritarrok Euskal kulturaren gainean hainbat informazio interesgarri eta … Irakurtzen jarraitu

Materialak atalean publikatua | , hitzekin laburtua | Iruzkin bat utzi