Hizkuntza Jarrerak eta Jokaerak aztergai

Atzo Eskola Hiztun Bila jardunaldiaren 2. saioa egin zen eta 450  irakasle inguruan Gasteizeko Europa Jauregian elkartu ginen Hizkuntz jarrerak eta jokaerak lantzeko.

EHB 1

 

Gizartean eta ikastetxeetan ematen diren egoera eta kasu batzuk  talde desberdinetan aztertu  genituen eta  hobetzeko hainbat proposamen eta estrategia partekatu genituen. 

Interesgarriena, duda barik, beste kideekin batera gaia aztertzeko izan genuen aukera izan zen: elkarrekin, hizkuntz jarreren eta portaeren azpian dauden gakoak identifikatzen saiatzea, egiten duguna hobeto ulertzeko eta egin nahi duguna egin ahal izateko.

Izengabea

Ferran Suay eta Gemma Sanginesen  Irten Hizkuntzaren armairutik, euskaraz bizitzeko portaera-gida” liburua  tresna lagungarria izan genuen.  Gaia sakondu nahi duenarentzat ezinbesteko erreferentzia!

Advertisements
Prestakuntza, Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

Irakasleentzako baliabide bilduma

Symbaloo aplikazioak interneteko baliabideak oso era bisualean eskuragarri izateko aukera bikaina eskaintzen digu.  Gai desberdinen inguruan sor daitezke horma-irudiak  gehien erabiltzen ditugun helbideak zein materialak jarriz.

Hemen duzue euskaraz lan egiten duen edozein  irakaslearentzat baliagarria izan daitekeen  “Irakasleen gunea” webmixa:

irakasleen gunea

Baliabideak, Euskara, Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

GU BAI HEZITZAILE BERRITSUEN GIDA

Bizkaiko udalen artean, eta Iñaki Eizmendiren laguntzarekin, “Irakasleok ere hezitzaile berritsuak izateko gida” prestatu dute. Gida honek,  Iñakik ikastaroetan emandako hainbat azalpen eta adibide jasotzen ditu, eta uste dugu irakasle ororentzak ere izan daitekeela erabilgarria, batetik edukiak modu atsegin eta labur batean eskura izateko eta bestetik ikastaroetan parte hartu ez duten irakasleei landutakoaren berri emateko.

Gida: hemen

gida 3

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

ESKOLA HIZTUN BILA” XIX. JARDUNALDIAK

Pasa den urrian Eskola Hiztun Bila jardunaldiak  izan ziren Gasteizen. Ikasturte honetan, ulibarri programan gaudenok hizkuntz jarreren inguruan esperientziak partekatzeko aukera izan genuen.

Hemen daude estekatuta hitzaldi guztien grabaketak:

Carme Junyent Bartzelonako Unibertsitateko Hizkuntzalaria:

Carme JunyentMAHAI INGURUA: “Nola landu hizkuntza jarrerak ikastetxeetan; ikasleekin ez ezik…”

Euskara, Prestakuntza atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

XUXEN 5 ZUZENTZAILE ORTOGRAFIKO BERTSIO BERRIA:

Zuzentzaile ortografiko eta gramatikala da eta 2015 eko azaroan kaleratu dute. Windows eta Office berrienetarako prestatuta dago eta ortografia-akatsak detektatzeaz gain, proposamen gramatikalak ere egiten ditu.
Informazio gehiago: Sustatu.eus

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

BARNETEGIETAN IZEN EMATEKO EPEA ZABALDU DA

Euskal Girotze Barnetegietan 2015-2016 ikasturteko egonaldi-txanda bat eskatzeko epea  martxoaren 3tik apirilaren 17ra arte luzatuko da, bi egunak barne.

Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztiek parte hartu dezakete barnetegien eskaintzan, LMH3tik DBH2ra bitarteko taldeekin.

Aurtengo deialdian bada berrikuntza bat: lehenengo aldiz, ikastetxe batzuei hiru txanda emateko aukera izango da. Horixe dio barnetegien araudiko laugarren atalak:

“Aurten, lehen aldiz eta proba moduan, ikastetxe batzuetako hiru talderi emango zaio aukera barnetegian txanda eskuratzeko; betiere talde horiek naturalak (ikasgela osoa) eta maila berekoak baldin badira. Nolanahi ere, ikastetxe batek ikasturte batean bi edo hiru txanda eskuratzeak berekin dakar hurrengo ikasturtean txanda eskuratzeko aukera gutxiago izatea.”

Izen ematea aurten ere `on line´ egingo da, ikastetxe bakoitzak bere aplikaziotik.

Uncategorized atalean publikatua | Iruzkin bat utzi

EUSKALAPPS.NET, EUSKARAZKO APLIKAZIOA WEBGUNEA

Euskalapps.net webgunearen helburua da euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu, garatu, saldu eta ezberdinen arteko sorkuntza bultzatu.
Euskal hiztunen komunitatearentzat eta, batez ere, gailu mugikorrentzat euskarazko aplikazioak sortuko dituztenen erreferentziazko webgunea bilakatzen ari da.

Hemen dituzu bertan aurkituko dituzun batzuk: esamoldeapp, argazkiapp, deklinabidea, aditzapp, euskal albisteak …

Baliabideak atalean publikatua | Iruzkin bat utzi